XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaldu genuen eta andaluza eta ni tokatu Egokitu, suertatu, aplikatu ginen joateko.

Abiatu gera eta ta-ra-ta-ta-ta hasi da ametrailadora, eta gure andaluz horrek: Ta etá liáa zioen.

Bertan etzan beharrean izan ginen aldi bateko.

G.- Denetariko tipoak ezagutuko zenituen, inondik ere Seguraski, jakina, halabeharrez.

E.- Bai. Eta hizketarako beta Astia, denbora lasaiak nola edukitzen genituen gauero, batipat, kamaña zahar haietan etzaten ginuztenean, askotan egunez lanik egin gabe ere, hala ere, neka-neka eginda....

Igoaleko loa Alde ederreko loa, askoz ere lo hobea izaten zen artzantzan ibili nintzeneko txabolako kamaña iharreko Idorra, lehorra lo freskoa! Hura bai ondo deskantsatzea! Motellak Mutilak, orduan goizean goiz airoso Arin, argi, erne jeikitzen ginen!.

G.- Adizu, Manuel. Bertsotan, herriz herri zenbilenean, zer? Orduan ere ondo eta gustora?.

E.- Bai, gizona. Ez genuela oraingo erreztasunik herri batera joaterakoan? Bale, bezperatik joango ginen eta kitto Eta pakea, eta listo!.

Trena bera ere mantxo-mantxo ibiltzen zen eta gu haren pareko.

Hori bai; nahiz bidean, nahiz herrian bertako birajean, beti adi-adi Oso erne, beti begiak argi, barruko almazenak betetzeko prest.

G.- Jakina, gero bertsotan zeresan egokia izateko, ez da? E.- Begira, egia esango dizut; halaxe da, horretarako hasi nintzen.

Beharrezko irizten nion herriko notizia jakingarrienez jabetzeari Ohartu, jakin, eta hori tabernan jasoko genuen.

Baxoerdi bat atera orduko, aldamenekoaren kontuari adina, diximuloz, haruntzagoko bezeroen Parrokiano, cliente ihardunari Hizketa, solasa kaso egingo nion; haien esamesei jaramon nengion Kasu egiten nion beti.

Taberna nuen nik, herri bakoitzean, eskola txikia.

Eta pentsa: jakinminez Jakingura, jakinahia hasi nintzen horrela eta, gerora, pozezko lana zitzaidan.

Nola leiken galdetuko duzu, baina hala da.

Ohartu nintzen egundoko jende-mordoa dagoela on hutsa Oso ona; pertsonarik gehienak gogo onekoak direla, ez dagoela kristau bat, nahiz eta batzutan bestela agertu, bihotz oneko ez denik....

Harako hura bai pardela galanta Alproja handia diogunarren, ezetz, uste baino jende gehiago dagoela ona eta sanoa, raso sanoa gainera.

Hortaz jabetu nintzaizun, eta gozatu egiten nintzen jendearen alderdi onak ikusiz.

Eta, adizu, horretxek ondu On bihurtu ninduen neroni, hala derizkiot.

G.- Ai Manuel, Manuel, ez zenuen ba zuk asko mejoratu beharrik... Ta, ea Manuel, gauzentzako eta pertsonentzako juzku Eritzia, ustea. Juicio hain ona duzun horrek, esaidazu, Jainkoa eskertzeko orduan, askotan eskertuko zenuen eta, ziur naiz hortaz, esaiguzu, zergatik eskertu eta oniritzi ohi duzu sarrien?.

E.- Samurra Erraza erantzuna; dotrinako hartan baziren franko zailagoak.

Begira: Jainkoa eskertzen nuen, lehenbizi, jaio nintzen garaian Denbora, sasoia jaio ninduelako; gero, sukaldean ezagutu nituen guraso haiengandik jaioerazi ninduelako; eta azkenik, nere seme-alabei merezi zuten ama eman zielako....

G.- Eta merezi zuten aita, ez? E.- Utzi dezagun hori, bestek esan beharko luke eta....

Uztapide, Donostian, txapelketa irabazitakoan.